XLV. Eskuz Binakako finalak jokatu dituzte Getarian

Julene Sorarrain 2024ko eka. 17a, 14:00

Bestalde, igandean ekin zioten ere VII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketari.

Hainbat pilota txapelketa ari dira jokatzen Getarian azken aste hauetan, gizonezkoen nahiz emakumezkoen Salbatore Txapelketa edo Elkano Saria besteak beste. Oraingoan txikien txanda izan da herriko frontoian, izan ere, XLV. Eskuz Binakako txapelketaren finalak jokatu zituzten aurreko igandean txikiek, benjaminek, alebinek eta infantilek eta gerturatu ziren herritarrek hauen maila aparta ikusi ahal izan zuten.

Hemen dira XLV. Eskuz Binakako Txapelketaren emaitzak:

Txikiak
Antton Lesaka - Alain Domingo 16
Eneko Aizpurua - Unai Santiso 3

Benjaminak
Unai Azkue - Maialen Larrañaga 16
Maiatz Esnal - Oier Mugika 14

Alebinak B
Ekhi Aranburu - Julen Aranguren 16
Martin Fleischmann - Galder Rodriguez 11

Alebinak A
Peru Aranberri - Inhar Aranburu 14
Unai Aranguren - Auritz Lopez 16

Infantilak
Amets Larrañaga - Jokin Txueka 16
Ur Aizpurua - Unax Zulaika 15

Argazkilaria: Omar Ulazia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide