Bihar hasiko da Emakumezkoen Salbatore Pilota Txapelketa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 15a, 18:00

2022ko Emakumezkoen Pilota Txapleketako finala. (Ibon Gereka)

Hamalau bikotek parte hartuko dute eta igandero jokatuko dituzte partidak 18:00etan hasita. Finala abuzturen 4an jokatuko dute Salbatore egunaren bezperan.

Emakumezkoen Salbatore Pilota Txapelketako zazpigarren edizioa hartuko du Getariako frontoiak  bihartik aurrera. Hamalau bikotek eman dute izena orotara eta lehenengo faseko aurre kanporaketak izango dira bihartik aurrera jokatuko dituztenak. Igandero jokatuko dituzte partidak 18:00etan hasita, azken aurre kanporaketa salbu. Ekainaren 24an, San Juan egunez, jokatuko baitute.

Dena den, zehaztu behar da bi bikote bigarren fasean ekingo diotela zuzenean; izan ere, lehenengo mailako txapelketan inskribatu diren bakarrak izan dira, eta, antolatzaileek txapelketa bakarra antolatzea erabaki dute, azkenean. Hori horrela, zortzi bikote izango dira bigarren fase hori jokatuko dutenak behin aurre kanporaketen fasea amaituta.

Bigarren fasea ligaxka formatuan jokatuko dute bikoteak lauko bi multzotan banatuta. Ondorioz, multzo bakoitzeko bikote guztiek jokatu beharko dute elkarren aurka eta bi onenak finalerdietara sailkatuko dira. Finala abuztuaren 4an, Salbatore egunaren bezperan jokatuko dute, igandea, era berean, 18:30ean hasita.

Honako hauek dira VII.Emakumezkoen Salbatore Txapelketan parte hartuko duten bikoteak:

  • Petra Rodriguez (Zumaia) - Jone Zumeta (Behar Zana)
  • Alize Sagardui (Umore ona) - Araitz Legarreta (Umore Ona)
  • Nahia Sorondo (Alde zaharra) - Arhane Rey (Alde Zaharra)
  • Garazi Imaz (Aurrera) - Joana Iratzoki (Arkupe Lesaka)
  • Intza Arruti (Ziotza) - June Zabala (Mundarro)
  • Iparragirre (Intza) - Balerdi (Zazpi Iturri)
  • Malen Gonzalez (Lemoa) - Malen Mena (Lemoa)
  • Ixone Fernandez (Lemoa) - Saioa Gonzale (Lemoa)
  • Naia Uriarte (Lemoa) - Maialen Gaston (Lemoa)
  • Amaia Zarrabeitia (Arkupe Gernika) - June Urrutikoetxea (Arkupe Gernika)
  • Iraide Iriarte (Ados) - Dunixe Alberro (Ados)
  • Maria Crespo (Oberena) - Uxue Gomez (Ardoi)
  • Gastiain (Abantzu) - Gastiain (Abantzu)
  • Nahia Vertiz (Erreka) - Murua (Ataun)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide