Goitibehera jaitsieran parte hartzeko izen ematea bihar zabalduko dute

Julene Sorarrain 2024ko eka. 9a, 08:00

Gazteen Eguna iazko Salbatore jaietan. (Onintza Lete Arrieta)

Izen ematea Turismo bulegoan egingo da, ekainaren 10tik 28ra bitartean.

Getariako Salbatore jaiak gerturatzen ari direla eta, 15. Goitibehera Jaitsiera antolatu dute aurtengoan ere. Abuztuaren 8an ospatuko dute ekintza eta izena emateko epea bihar zabalduko dute.

Izen ematea Turismo bulegoan egingo da, ekainaren 10tik 28ra bitartean. Parte hartzeko ezinbestekoak izango dira, besteak beste, 16 urte beteta izatea, NAN-a ekartzea, gutxienez bi pertsonako taldea osatzea eta talde bakoitzeko bi bolondresek egunean bertan laguntzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide