Barreterapia saioa egingo dute hilaren 14an Gure Txerun

Andrea Zipitria 2024ko ekainaren 5a

Manex Beristainek gidatuko du barreterapiaren saioa.

Barreterapia saioa izango da hilaren 14an, Gure Txerun. 18:30etik 20:30era egingo dute Manex Beristainek gidatutako saioa, eta aurrez izena eman beharko da 943-89 60 24 telefono zenbakira deituta. 

 

Tailer berritzailea izango da hilaren 14an, ostiralarekin, Gure Txerun. Barreterapia. Barrearen onurak bizitzarako saioa eskainiko du Manex Beristainek,18:30etik 20:30era. Izena aurrez eman beharko da, 943-89 60 24 telefono zenbakira deituta edo kultura@getaria.eus helbidera idatzita. Inskripzioa, 10 euro kostako da.

Barrea eta gozamena tresna gisa hartuz eta jolasaren bidez, barruko alaitasuna aktibatuko dute bertaratzen direnek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide