Getariako Salbadore Deuna abesbatzak kontzertua emango du larunbatean Lizartzako elizan

Andrea Zipitria 2024ko eka. 6a, 09:00

Getariako Salbatore Deunaren abesbatza.

Getariako Salbatore Deunaren Abesbatzak kantaldia eskainiko du Lizartzan, larunbatean. Lizartzako Hostotsa Abesbatzarekin batera arituko dira, 19:30etik aurrera hango elizan.

Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak kontzertua eskainiko du Lizartzan, hilaren 8an, larunbatarekin. 19:30ean izango da emanaldia, Lizartzako elizan. Getariarrak, Jexux Aldalurren gidaritzapean arituko dira. Getariarrak ez ezik, Lizartzako Hostotsa Abesbatzak parte hartuko du emanaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide