Ikasturtea amaitzen ari den honetan, jarri dira dagoeneko datorrenari begira Getarian. Euskal dantzetako eta Pepita Enbil Musika Eskolan ate irekien jardunaldiak eta izen-emate egunak zehaztu dituzte. Hain zuzen ere, gaur, euskal dantzen ate irekien jardunaldia izango da, Gure Txerun, 16:15ean.
Musika eskolari dagokionean, izena emateko aukera edukiko dute interesa duten herritarrek gaur eta bihar. Egun horiez gain, hilaren 20, 21, 24 eta 25ean izango da horretarako aukera. Izen-ematea musika eskolan bertan, telefono bidez (688 84 20 49/ 943 14 03 37) edo posta elektronikoz (idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus, zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus) egin daiteke.