Atzo arratsaldean jokatu zituzten Getarian XII. Floren Memoriala Futbito Txapelketako azken partidak. Hain zuzen ere, Kopako eta Ligako partidak izan ziren frontoian, eta horiek jokatuta, txapelketak baditu aurtengo irabazleak.
Kopari dagokionez, Itxas Etxe nagusitu zen Areta Berriren aurka, penaltietan irabazi ostean. Partida estua izan zen beraiena, 3-3 amaitu baitzuten markagailuan.
Ligari dagokionez, hirugarren postua Astillerorentzat izan zen, bigarrena Old Starsentzat eta lehenengoa Iribarrentzat. Iribarrek nagusitasunez jokatu zuen partidan, eta 5-2 irabazi zion Old Stars taldeari.
Beste bi sari ere banatu zituzten atzokoan. Zehazki, Kiroltasun Saria eta Finaleko Jokalari Onenarena. Hurrenez hurren, Marukarentzat eta Ander Irigoienentzat izan ziren sari hoiek.