Heriotzari buruzko bigarren saioa egingo dute ostegunean

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 28a

Manex Beristain. (Artxiboa)

19:00etan hasiko da hitzordua Alondegian. Gutxi gorabehera bi orduko saioa aurreikusten dute antolatzaileek. 

"Heriotzari eskutik heldu eta bizitzarekin konpromisoa hartzeko errespetuzko espazioa" sortzeko helburuarekin, heriotzari buruzko bigarren hitzaldia eskainiko dute ostegunean. Manex Beristain azpeitiarra izango da hizlaria, eta 19:00etan hasiko da hitzordua Alondegian. Gutxi gorabehera bi orduko saioa aurreikusten dute antolatzaileek. 

Ostegunekoa, baina, ez da izango gaiari buruzko lehen eta azken hitzaldia. Martxoaren 21ean eskaini zuten zikloko lehena, eta urriaren 24an eskainiko dute hirugarrena eta azkena. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide