Larunbat honetan jokatuko dituzte XII. Floren Memoriala futbito txapelketako finalak

Onintza Lete Arrieta 2024ko maiatzaren 27a

Getariako futbito txapelketako irudi batzuk.

Ligako finala Old Stars eta Iribar taldeek jokatuko dute, eta kopakoa, berriz, Abeta Berrik eta Itxas Etxek. Eguraldiak lagunduz gero, frontoian izango dira partidak.

XII. Floren Memoriala futbito txapelketa amaierara iristen ari da, larunbat honetan, ekainaren 1ean, jokatuko baitituzte ligako eta kopako finalak eta ligako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak. Ligako finala Old Stars eta Iribar taldeek jokatuko dute, eta kopakoa, berriz, Abeta Berrik eta Itxas Etxek.

Arratsaldean izango dira norgehiagokak, eguraldi ona egiten badu frontoian, eta bestela, berriz, kiroldegian. Partiden ostean sariak banatuko dituzte, eta ondoren parrillada egingo dute partaide denek elkarrekin, eguraldi ona bada Bista Onan, eta bestela, kiroldegi aurrean.

Honakoak dira partiden ordutegiak:

  • 17:00. Ligako hirugarren eta laugarren postuak: Astillero-Izarri.
  • 18:00. Kopako finala: Abeta Baerri-Itxas Etxe.
  • 19:00. Ligako finala: Old Stars-Iribar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide