Euskal Jaia ospatu zuten atzo getariarrek goizean hasi eta iluntzera arte. Eguraldi aparta egokitu zitzaien, eta herritarrek ez zuten festaz gozatzeko aukera galdu.
Ohi bezala, aurrena Gazte Alaiak taldeko txistulariak ibili ziren kalerik kale, eta gero batu zitzaizkien musika eskolako trikitilariak eta pandero jotzaileak, baita Enbilen Pepitak panderistak ere. Eguerdian, berriz, musika eskolako trikitilari haurrak ibili ziren kalez kale, eta Arrai Zopa taldearekin kantu jira ere egin zuten. Frontoian taloak eta garagardo artisaua egon ziren aukeran bazkalordura arte, eta herriko gazteek elkarrekin bazkaldu zuten, Harritarten.
Festak arratsaldean jarraitu zuen, Jaiki Hadiren emanaldiarekin; muxikoak eta bestelako dantzak egin zituzten plazan. Bitartean, irrintzi lehiaketa ere izan zen, eta baita Larrain dantza ere. Festa Trikiteensen erromeriakin amaituko zuten, gauean.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta Artzape)