Dantzan hasi dute Euskal Jaia getariarrek

Onintza Lete Arrieta 2024ko maiatzaren 25a

Gure Txeru elkarteko dantzari txikiek arratsaldean eskaini zuten emanaldia frontoian giro paregabearekin, eta gauean iritsi zen helduen txanda. Gaur egun osoko festa izango da herrian. Musika izango da protagonista lehen orduetan, eta dantzarik eta irrintzirik ez da faltako gero.

Eguraldi paregabea tokatu zaie getariarrei Euskal Jaiaz behar bezala gozatzeko. Atzo arratsaldean Gure Txeru elkarteko dantzari txikiek emanaldi ederra eskaini zuten frontoian, eta saio horrekin hasi zen bi egunetako egitaraua. Gauean, dantzari helduen txanda izan zen. Dantza herri izenburupean, gozatua hartu zuten dantza egitera animatu ziren bikoteek.

Gaur, berriz, egun osoan izango da festa giroa herrigunean. Honakoa da gaurko egitaraua:

Gaur, larunbata

Frontoian taloak eta garagardo aritsaua eskainiko dituzte.

  • Goizean zehar. Diana txistulari, trikitilari eta pandero-joleekin, Sahatsaga Goitik hasita.
  • 09:00. Gazte Alaiak taldeko txistulariak abiatuko dira.
  • 10:00. Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak eta Enbilen Pepitak panderistak izango dira.
  • 11:30. Musika Eskolako trikitilari haurrak kalez kale ibiliko dira alde zaharrean eta plazan.
  • 12:30etik aurrera. Kantu-jira Arrai Zoparekin.
  • 18:30. Jaiki Hadi taldearekin emanaldia. Muxikoak eta beste dantzak, plazan. Bitartean, mikro irekia irrintziak botatzeko. Irrintzi onena sarituko dute.
  • Ondoren, Larrain Dantza, plazan.
  • 22:30. Erromeria Trikiteens taldearekin, plazan.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide