Sanisidroak ari dira ospatzen egunotan Getariako Meaga auzoan. Atzo ekin zieten festei, txupinazoarekin batera. Gaur, arratsaldean, berriz, auzoko haurrak izan dira protagonista, eta jolasean ibili dira. Frontoia bilakatu da jostaleku, eta giro aparta sortu da.
Festak luzapena izango du hala nahi dutenentzat. Trikiti afaria eta musika izango baitira gaur gaualdean, elkartean. Bihar, berriz, jarraitu egingo du festak. Hona hemen biharko egitaraua:
Bihar, maiatzak 12
- 11:00. Elizkizuna.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa. Baldintzak: parte hartzailea elkartekoa edo getariarra izatea, etxetik ekarritako tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztea, eta tortillak derrigorrez sei arrautza eta patatak izatea.
- Ondoren, sagardo dastaketa txerriki errearekin, Gure Txeru dantza taldearen laguntzaz.