Hasiera eman diote Getariako XXVI. Salbatore Pilota Txapelketari

Julene Sorarrain 2024ko maiatzaren 9a

Getariako XXVI. Salbatore Txapelketa. (Xabier Etxaniz)

118 bikotek parte hartu dute aurtengo Salbatore Txapelketan. Partidak astelehenetan eta asteazkenetan jokatuko dizute Elkano frontoian. 

Astelehenean eman zioten hasiera XXVI. Salbatore Txapelketari. 118 bikotek hartu dute parte aurtengo lehiaketan. Hiru mailatan banatu dute txapelketa: 41 bikote kadetetan, 41 bikote jubeniletan eta 36 bikote 23 urte azpikoetan. Kadete mailan, Gure Txeru pilota elkarteko hiru pilotari daude: Aiestaran, Esnal eta Alvarez. Manex Alvarez da txapelketako getariar bakarra eta dagoeneko lehen kanporaketa gainditu du Bidezabalekin batera.

Partidak astelehenetan eta asteazkenetan jokatuko dituzte Elkano frontoian. Ekainaren 14tik aurrera, ostiral eta larunbat arratsaldetan ere jokatuko dituzte norgehiagokak. Aste barruko partidak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira eta larunbat arratsaldekoak 18:00etan. Hiru partida jokatuko dituzte egun bakoitzean. Guztira 48 klubetako pilotariek parte hartuko dute: 21 gipuzkoarrek, 13 nafarrek, 10 bizkaitarrek, hiru errioxarrek eta arabar batek.

Astelehenean ekin zioten txapelketari hiruna partidarekin. Kadeteen mailan, Bidezabal eta Alvarezek lortu zuten garaipena Elizegi eta Galardien aurka aritu ondoren, 22-9 emaitzarekin; jubenilen kategorian, Uria eta Alonsok irabazi zuten Arriola eta Otxandioren aurka 22-16 emaitzarekin; eta azkenik, 23 urtez azpikoen mailan, Martikorena eta Murillok irabazi zuten Iraeta eta Saralegiren aurka, 22-15 emaitzarekin. 

Atzo jokatu zuten bigarren norgehiagoka. Kadeteen mailan Aburuza eta Pagolak irabazi zuten Uribe eta Perezen aurka, 22-14 emaitzarekin; jubeniletan, Iparragirre eta Otaegi izan ziren garaile Madariaga eta Perearen aurka aritu ondoren, 22-13 emaitzarekin; eta 23 urtez azpikoen mailan, Llorente eta Olavek irabazi zuten Oliden eta Uzkudunen aurka, 22-9 emaitzarekin. 

Hurrengo partida datorren astelehenean jokatuko dute 18:30ean. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide