Euskararen erabilera sustatzeko proposamen linguistikoaz hitzaldia emango du bihar Getarian Josu Alberok

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 17a, 17:00

Josu Albero.

Hitzaldian Naziogintza Taldearen proposamen linguistikoa aurkeztuko dute, "euskararen egoera eta estatusa iraultzeko proposamen linguistikoa, lurraldetasun linguistikoaren printzipioan oinarritzen dena".

"Euskararen egoera eta estatusa iraultzeko proposamen linguistikoa" aurkeztuko dute bihar arratsaldean Getarian, Naziogintza Taldeko Josu Alberoren eskutik. Proposamen hori "lurraldetasun linguistikoaren printzipioan oinarritzen da", eta euskararen erabilera sustatzea du helburu.

Xehetasun guztiak bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera aurkeztuko ditu Alberok Ulpiano aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide