Trikitilari gazteen 22. txapelketa egingo da Getarian maiatzaren 25ean

Juan Luis Romatet 2024ko apirilaren 10a

Berdura plazan egingo da txapelketa.

20 urtetik beherako trikitilariei zuzendutako txapelketa izango da, eta izenak emateko epea zabalik dago jada.

Trikiti doinuak entzungo dira Getarian maiatzaren 25ean, larunbatean. Euskal Jai Eguna ospatuko dute kostaldeko herrian egun osoan zehar, eta Getariako Udalak egun horretako antolatutako egitarauaren barruan Trikitilari gazteen Getariako 22. txapelketa dago. 

Arratsaldez egingo da txapelketa, 17:00etan hasita, Berdura plazan. Bertan, 20 urtetik beherako trikitilari gazteek hartu ahal izango dute parte. 

Izen ematea zabalik dago dagoeneko, eta apuntatu nahiko dutenek eta informazio gehiago eskuratu nahiko dutenek 943-89 06 24 telefonora deitu ahal izango dute edo kultura@getaria.eus helbidera idatzi. Izenak emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide