Katrapuna plazako kantinaren erabilpena esleitzeko deialdia onartu du Getariako Udalak. Datorren astelehenean, hilaren 4an, zabalduko da proposamenak aurkezteko epea, eta interesdunek martxoaren 15era aurkeztu ahal izango dituzte. Aurreko urteetan egin bezala, eskaintzara bi pertsonak batera aurkeztu beharko dute, eta baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa bidez esleituko da ustiapen-zerbitzua. Lizitazioaren prezioa 6.000 eurokoa izango da
2012. urtean ezarri zuen udalak kantina herriko plaza honetan. Udalak azaldu duenez, jendearentzako irekita eta zerbitzuan izango da, derrigorrez, ekainaren 1etik irailaren 30era arte. Gaineratu duenez, ustiapenaren arduradunak hala nahi badu, epea azaroaren 3ra arte luzatu ahal izango da, eta Getariako euskal jaien asteburuan ere zerbitzua ematea onartuko du.
Aurtengo berrikuntza bezala, altzarien kopurua eta kokapen ireki baino hilabete lehenago zehaztu beharko da gutxienez, "irudi edo grafiko bidez". "Era berean, plazan egingo diren egitasmo kulturalen inguruko zehaztapenak ere ireki aurretik zehaztuko dira", azaldu du Getariako Udalak.
Deialdiaren berri hemen jaso daiteke.