Abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dituzte getariarrek Salbatore jaiak, eta Getariako Udala dagoeneko egitaraua lantzen hasia da. Hala, herriko elkarteek eta norbanakoek festetarako proposamenak bidaltzeko aukera izango dute otsailaren 20ra arte. Proposamenak kultura@getaria.eus helbidera bidali behar dira.