Getarian istripu larria gertatu da gaur goizean N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan. Auto batek eta moto batek elkar jo dute, eta ondorioz, motozalea Donostia Ospitalera eraman dute, larri zaurituta. Ertzaintzak orain ohar bidez jakinarazi duenez, ospitalean hil da pertsona hori. 58 urteko gizonezkoa zen, eibartarra.
Larrialdi zerbitzuek 10:15 aldera jaso dute abisua, eta errepidea bi noranzkoetan itxita eduki dute 12:00 arte.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua izan duen autoa txirrindulariak aurreratzen hasi da eta kontrako noranzkoko erreira sartu da, eta motoa jo du aurrez aurre. Ertzaintzak, dena den, gertaerak argitzeko ikerketa abiatu du.
(16:50ean eguneratutako albistea)