Getariako Udalak diruz lagunduko ditu herrian erroldatutako goi mailako kirolariak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 8a

Kirola egiteko pista.

Iazko udal aurrekontuetan "lehenengo aldiz" partida berria onartu zuen Udalbatzak, eta orain, goi mailako kirolariek laguntza eskatu ahalko dute, horretarako epea zabaldu baitu udalak.

Getariako Udalak epea zabaldu du herrian erroldatutako goi mailako kirolariek diru laguntza eska dezaten. 3.000 euroko diru partida du gordeta, eta eskaera egiteko epea gaur zortzi amaituko da, urtarrilaren 15ean. Interesa duenak udaletxean aurkeztu beharko ditu agiriak, eta online ere egin dezake.

Diru hori jasotzeko baldintzen artean daude, besteak beste, kirolaria herrian erraldatuta egotea, adinez nagusi izatea, ordenantzan zehaztuta dauden emaitzen arabera goi mailako kirolaria izatea eta zerga betebeharrak betetzen dituela ziurtatzea. Hemen, informazio zehatza.

Udalak 2023ko aurrekontu orokorretan onartu zuen 3.000 euroko diru partida berria herriko goi mailako kirolarientzat. Ondoren, 2023ko ekainean, udalak Getariako bikaintasuneko kirolarientzako diru laguntzak banatzeko ordenantza argitaratu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide