Izurde bat hilik agertu da gaur goizean Getarian, Malkorbe hondartzan. Duela minutu gutxi aurkitu dute, eta udaltzainek martxan jarri dute protokoloa, udalak jakinarazi duenez. Protokoloa da 112 larrialdi zerbitzuetara deitzea, koordinazioa handik egiteko.
Izurdearen laginak hartuko dituzte heriotzaren zergatia ikertu ahal izateko, eta ondoren, hondartzatik eramango dute izurdea.