Getariako sanantonetako bertso jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 6a

Urtarrilaren 14an, Balentziaga Museoan kantuan ariko dira Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena eta Amets Aizpurua. Uxune Areizagak jarriko dizkie gaiak.

Badatoz sanantonak. Getariarren urte hasierako festa horietan urtero errepikatzen dira zenbait ekitaldi, eta horietako bat izaten da bertso jaialdia. Hilaren 14rako antolatu dute, eta sarrerak jada salgai jarri dituzte Turismo Bulegoan. Egunean bertan, leihatilan ere eskuratu ahalko dira.

Saioa Balentziaga Museoan izango da, 18:00etan, eta sarrerak 10 euroan daude salgai.

Kantuan sei lagun elkartuko dira: Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena eta Amets Aizpurua. Gaiak Uxune Areizagak jarriko dizkie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide