Urtearen amaiera gainean daukagun honetan, Getariako Abesbatzak bere sentipenak partekatu nahi ditu getariarrekin. Aurten denetarik bizitzea egokitu zaigu koroan, barre egiteko arrazoiak bezala etorri zaizkigu negar egitekoak ere. Aurre egin behar.
Gure jardunari dagokionez, bete dugu aspalditik daukagun helburua: Getariak behar gaituen aldietan herriaren alde egitea, dakigun horrekin: kantuarekin.
Santa Zezilia, Txakolin Eguna, auzoetako jaiak, salbatoreak… Urteroko hitzorduei ez diegu hutsik egin. Abenduaren 24ko kalez kaleko kantaldian ere arituko gara. Biltzen dugun dirua Caritasen esku jarriko da, beharra dutenei laguntzeko. Oraingoan herriko txistulariak lagun izango ditugu, eta haiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu.
Eta eskerrak ematen hasita, gure jarduna laguntzen duten guztiei zabaldu nahi genieke esker on hori: Getariako Udalari, Arrantzaleen Kofradiari eta Elizari. Baita Oliveri Arrainak-i eta Juanita Markoxi ere.
Ohiko hitzorduak izan ditugu, bereziak ere bai. Ohorea izan da herriko seme bat euskaltzain oso izendatu duten ekitaldian gure aletxoa jartzea. Andres Alberdik sarrera hitzaldia egin zuen azaroaren 25ean udaletxean, eta bertan kantatzeko aukera izan genuen.
Eta aurrera begira berdin jarraitu nahi genuke: Getariak behar duen guztietan herria ehuntzen jarraitzeko prest. Gure ateak zabalik daude inork Salbatore Abesbatzako kide izan nahiko balu. Bitartean, getariar guztioi, Eguberri on eta Urteberri on!