Getariako Gure Txeru Elkarteak antolatuta, San Tomas Eguna izan da gaur, Getarian. Ohi bezala, astebetez aurreratu dute festa. Eguerdi partera arte, San Tomas Eguna ospatzeko txorizo eta talo jana eta musika izan dira protagonista herriko frontoi inguruan.