Bertsio gaua izango dute larunbatean Getariako Gaztetxean

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 12a

Talde ezagun eta ez hain ezagunen abestien bertsioak entzuteko aukera izango da 22:00etatik aurrera.

Bertsio gaua antolatu du Getariako Gazte Asanbladak datorren larunbaterako, hilaren 16rako. 22:00etatik aurrera, herriko lagunek osatutako taldeak igoko dira Getariako Gaztetxeko oholtzara gustuko dituzten abestien bertsioak jotzera. "Animatu zaitezte eta ahaztu lotsak" esanaz animatu nahi dituzte antolatzaileek herriko musikazaleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide