Eguraldi makurrari aurre egiteko, Pintura Eguna antolatu dute Getarian igande eguerdirako. Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunak taldeak prestatu du saioa HH2tik LH6ra arteko haur eta gaztetxoentzat, eta azaldu dute Gyotaku izeneko teknika jorratuko dutela Idoia Nevesen eskutik.
Gyotaku Japoniako metodo tradizional artistikoa da, 1800. urtearen erdialdean sortua. Inprimaketa natural hori arrantzaleek erabili zuten beren harrapaketa hoberenen erregistroa edukitzeko, baina arte-forma bihurtu zen gero.
Igandeko hitzordua 11:00etan izango da frontoian, eta arropa zaharra jantzita eramatea eskatu diete parte hartzaileei.