Dantzan eta gaztainak janez ospatu dute Gau Beltza Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urriaren 31

Gure Txeruko kideek Gau Beltza antolatu dute gaur iluntzean Getariako plazan, eta haur eta gaztetxo mordoa bildu dira hitzorduan.

Gau Beltza indarra hartzen ari da azken urtetan Euskal Herrian, eta Getarian ere ospatu dute arimen haua usadioari jarraituz. Gure Txeruk antolatu ditu dantzaldia eta gaztaina erre jana iluntzean, eta 19:00ak ematerako jaia hasteko irrikaz zeuden plazan bildu diren haur eta gaztetxoak. Gustura ibili dira euren artean dantzan eta jolasean, eta nabaritzen zen gogoz prestatu dituztela mozorroak. Izan ere, usadioak dio Gau Beltzean hildakoak hilobietatik ateratzen direla; hildakoek eta bizidunek elkarrekin igarotzeko gaua irudikatzen du jaiak, eta hildakoek bizidunak ezagutu ez ditzaten bizidunak aurpegiak estalita ateratzen dira kalera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide