Bitartean Folk musika taldea, Gure Txeru dantza taldea eta Getariako Musika Banda elkarrekin igoko dira oholtza gainera. Kontzertu bateratua eskainiko dute, azaroaren 3an, ostiralarekin, 22:00etatik aurrera, Balentziaga museoan.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, turismo bulegoan, bost euroan bakoitza.