Bi eguneko festa izango da aurten Alkate Txiki Eguna ospatzeko

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 26a

2022ko Alkate Txiki Eguna Getarian. (Aitziber Arzallus)

Bihar hasita, askotariko ekintzez gozatu ahal izango dute Getarian, besteak beste, makila hartzeaz, afariaz, herri kirolez edo buruhandiez.

Ohi ez bezala, aurten bi egunetan ospatuko dute Getarian Alkate Txiki Eguna. Bihar hasiko da egitaraua, 18:30ean, gazteenek makila hartzen dutenean, eta jarraian plenoa egingo dute. Ondoren, 19:30ean, Haitzeko pasabidearen inaugurazioa egingo dute, eta segidan pregoia, suziria eta buruhandiak izango dira herrian. 

Larunbatean, aldiz, arratsaldean jarraituko du egitarauak, 17:30ean hasiko diren herri kirolekin. 19:00ak aldera, berriz, suziria eta buruhandiak izango dira, eta jarraian, 20:15 bueltan, afaria egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, gainera, bakoitzak berea ekarri beharko du etxetik. Festa amaitzeko, DJ Aros izango da musika jartzen, 21:00etatik aurrera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide