Gau Beltza prestatzeko eskulan saioa antolatu dute larunbat goizerako

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 25a

Artxiboko irudian, Gau Beltza Getarian.

Urritza aisialdi taldeak antolatu du saioa HH3 eta LH2 arteko umeentzat, eta frontoian elkartuko dira. Izena emateko epea gaur amaituko da.

Getariako Urritza aisialdi taldeak eskulanak egingo ditu herriko txikienekin larunbat goizean, datorren astean ospatuko den Gau Beltza elkarrekin prestatzeko.

Hala, HH3tik LH2ra arteko umeek begiraleen laguntza izango dute urteko gaurik beldurgarriena irudimenez apaintzeko. Hitzordua larunbat goizean da, 10:30ean, frontoian, eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Izena emateko epea gaur bertan amaituko da, eta mezua hona bidali beharko da: urritza.ae@gmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide