Azaroaren 29an izango da 'Menopausia umoretik bizitzen' tailerra

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urriaren 25a

Hasiera batean, azaroaren 23rako antolatu zuten Menopausia umoretik bizitzen teatro foroa, Nerea Garcia aktorearen eskutik, baina egun batzuk atzeratzera erabaki dute. Izena udaletxean edo Turismo Bulegoan eman daiteke, azaroaren 17tik 27ra. 

Getariako Udalak hainbat saio antolatu ditu datozen aste eta hilabeteetarako herriko emakumeen artean berdintasunaren gaia lantzeko. Horien berri duela zenbait aste eman bazuen ere, aldaketa bat egin dute egitarauan. Hasiera batean, azaroaren 23rako antolatu zuten Menopausia umoretik bizitzen teatro foroa, Nerea Garcia aktorearen eskutik, baina egun batzuk atzeratzera erabaki dute, eta azaroaren 29an izango da, asteazkenean, 19:00etatik 20:30era, Alondegian. Izena udaletxean edo Turismo Bulegoan eman daiteke, azaroaren 17tik 27ra. 

Aspektu emozionala 

Menopausiaren inguruko hitzaldia ere izango da azaroaren 9an Amaia Zabaleta biologoaren eskutik. Menopausia garaian, nola elikatu eta nola zaindu izenburupean, menopausiari lotutako hainbat arlo jorratuko ditu Alondegian (19:00), eta aspektu emozionalaren garrantzia ere azpimarratuko du, "gertatzen diren aldaketa asko horrekin lotuta daudelako".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide