Nazioarteko jakiak, sareak sortzeko aitzakia

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 22a

Artzape Euskara Elkarteak eta Getariako Udalak antolatuta, Nazioarteko Jakien II. Azoka izan zen atzo arratsalde partean. Zazpi herrialdetako parte hartzaileak izan ziren, eta dastaketaz gain, kulturak ezagutzeko ahalegina egin zuten bertan elkartutakoek. 

Herritarren bilgune izan, eta Getariako askotariko kulturak ezagutu eta sareak sortzeko helburuarekin, Nazioarteko Jakien II. Azoka izan zen atzo. Artzape Euskara Elkarteak eta udalak elkarlanean antolatutako azokan zazpi herrialdetako jakiak dastatu ahal izan zituzten herritarrek: Senegal, Maroko, Errumania, Argentina, Nikaragua, Txina eta Euskal Herria.

Jakiez gain, kulturak ezagutzeko ahalegina izan zen atzokoa. Izan ere, Kawadeni taldearen eskutik, Afrika mendebaldeko musika eta dantza emanaldia izan ziren azokak iraun bitartean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide