Getarian jokatu dute lehen txapelketa ehunka judokak

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 22a

Zarauzko eta Getariako elkarteetako judokak izan ziren atzo Getariako kiroldegian. Gaur, berriz, Euskadiko Federazioko entrenamendu puntuagarriak egingo dituzte seniorrek nahiz gaztetxoek.

Judoken topagune izan da Getariako kiroldegia asteburu honetan. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat klubetako 500 judoka baino gehiago igaroko dira kiroldegiko pistatik, era pedagogiko batean judo jokalariak txapelketak ezagutzen hasteko helburuarekin. 

Atzo, guztiek elkarrekin beroketa luze bat egin zuten lehendabizi, eta, ondoren, taldeka banatu eta txapelketari ekin zioten: 15:00etan, LH3ko mutilen txanda izan zen, eta, ondoren, 17:00etan, LH4ko mutilak eta LH3 eta 4ko neskak elkarrekin aritu ziren. 

Gaur, berriz, Euskal Federazioak entrenamendu puntuagarriak egingo ditu, goizean zehar. Etxeko judo jokalariak izango dira tartean: infantil kategorian, Suhar Esnal eta Johana Flores, eta senior kategorian, Enaitz Azkue. Arratsaldean, herriko txikienen erakustaldiarekin bukatuko da judo topaketa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide