2024ko udal aurrekontuei ekarpenak egiteko aukera dute egunotan getariarrek

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 17a

Getariako udaletxea.

Proposamenak udal bulegoetara joanda paperean idatz daitezke, edo online egin daitezke, lotura honetan. Igandean, hilak 22, amaituko da parte hartzeko aukera. Bestalde, Meagan eta Askizun auzo batzarrak egingo ditu udalak azaro hasieran.

Udal aurrekontuak prestatzen hasiak dira herriz herri udal gobernuak, eta beraz, parte hartze prozesuak ere martxan dira, herritarren iritziak eta proposamenak aurrekontu horietan txertatzeko. Getarian, aste hau dute herritarrek iritzia emateko. Proposamenak paperean idatz daitezke udal bulegoetara joanda, edo online, lotura honetan. Igandean, hilak 22, amaituko da parte hartzeko aukera.

Bestalde, Meagan eta Askizun auzo batzarrak egingo ditu udalak auzotarrekin iritziak eta proposamenak trukatzeko. Meagan azaroaren 8an, asteazkena, izango da batzarra, 20:00etan, Miako Elkartean. Askizun, berriz, hurrengo egunean izango da, azaroaren 9an, osteguna, Askizuko Elkartean, han ere 20:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide