Getariako Udalak ohar bidez jakinarazi du Askizuko bide zaharra bezala ezagutzen den eremuan konponketa lanak egin dituela. Zehazki, Aziarregi eta Asti baserrien arteko bide zatia eraberritu du. Lan horrek 14.459,50 euroko kostua izan du, eta Hondalanak eta Eraikuntzak Arri enpresak egin ditu.
"Auzoetako herri-bideak eraberritzen eta mantentzen jarraitzen du udalak, urtez urte gero eta herri bide gehiago konpontzeko helburuarekin", esan du udalak.