Odola emateko aukera izango dute gaur arratsaldean getariarrek

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 10a

Odol ateraketa bateko irudia.

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak jakinarazi duenez, gaur, asteartea, Ulpiano aretoan izango dira odola ateratzen 16:30etik 20:30era. Txanda aurrez har daiteke, gaur goiz partean.

Gipuzkoako Odol Emaileen elkartekoak Getarian izango dira gaur arratsaldean odola ateratzen. Hitzordua, ohi bezala, Ulpiano aretoan izango da, 16:30etik 20:30era.

Txanda aurrez har daiteke telefonoz, goiz partean honako zenbakira deituta: 943-00 78 85.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide