Pintura tailerra antolatu du Getariako Udaleko kultura sailak. Haur zein helduentzat zuzendutako ekimena da eta Manuel Fernandes margolariak gidatuko du azarotik martxora bitartean.
Interesdunek izena emateko aukera dute dagoeneko udaletxean, 943-89 60 24 telefono zenbakira deituta edo kultura@getaria.eus helbidera idatzita. Plaza mugatuak dira; beraz, plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
Izena emateko epea urriaren 18an itxiko da. Egun horretan bertan informazioa emateko bilera egingo da udaletxean. Bertan, egunak eta ordutegiak adostuko dira izena eman dutenen artean.