'Getariarren bira' dokumentala, osorik ikusgai

Erredakzioa 2023ko ira. 30a, 12:30

Iazko Elkanoren lehorreratzea berezia izan zen, mendeurrenaren harira hiru urteko hausnarketa eta parte hartze prozesua egin zutelako Getarian. Hori guztia ikus-entzunezko batean jaso dute UKTk eta Getariako Udalak, eta hau da emaitza.

Irailaren 24an getariarren aurrean estreinatu zuten Getariarren bira dokumentala UKTk eta Getariako Udalak, eta orain, ikus-entzunekoa osorik ikusteko aukera dago atari honetan –Erlo Telebistan atzo gauean estreinatu zen– nahiz Getariako Udalaren webgunean.

77 minutuko lana ondu du Julen Imaz zuzendariak –UKTko ikus-entzunezko zerbitzuen arduraduna da–, eta 21 pertsonaren lekukotasunak jaso ditu dokumentala osatzeko, tartean Xabier Aldalur irakasle ohiarenak, Izaro Lestayo lehorreratzeko ontziko lehen partaide emakumezkoarenak, Haritz Alberdi alkatearenak eta Rafa Zulaika Elkano Fundazioko lehendakariarenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide