Asteburu honetan Getariara iritsiko da Ados pilota elkarteak antolatutako emakumezkoen III. Plazaz Plaza binakako pilota txapelketa. Igandean 12:30ean da hitzordua herriko frontoian, eta bertan lehiaketako finalaurrekoetako bat ikusteko aukera izango dute herritarrek: Iturriaga-R. Larramendi bikotea eta Barrokal-Agirre bikotea ariko dira elkarren aurka.
Beste finalaurrekoa hilaren 23an, larunbatarekin, jokatuko dute Etxaurin (Nafarroa), eta finala, berriz, Azkoitian izango da, hilaren 30ean, Goiko Losan.
Igande honetako Getariako finalaurrekoaren aurretik, 12:00etan, haurrak ibiliko dira pilota goxuarekin.