Getariako Sahatsaga kiroldegiak ikastaro eskaintza berria prestatu du hasi berria den ikasturterako. Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, irailaren 1ean ireki zen kiroldegia, eta ikastaroak urritik aurrera eskainiko dituzte. Bada dagoeneko ireki dute horietan guztietan izena emateko aukera.
Gazteentzat Judo, Kempo-Kai, Gin-Jazz, Krossfit eta Eskalada eskainiko dira. Helduentzat berriz, Yoga, Pilates, Spinning, Kempo-Kai, Judo, Krossfit, Salsa, Batxata eta Fitness ikastaroak. Eta azkenik, 3. Adinekoentzat Pilates eta Adin-Bizi ikastaroak izango dira. Ikastaro horiez gain, Sauna, Lurrun gela eta hidromasaje instalakuntzak ere erabilgarri egongo dira, baita ere gimnasio eta gainontzeko instalakuntzak, hala zehaztu du Getariako Udalak.
Ikastaroetan izena emateko kiroldegira gerturatu behar da edo telefonoz ere egin daiteke inskripzioa, 943 14 04 32 telefonora deituta.