Getariako Udalak amaitu ditu Bista Ona eta bertatik Malkorbera doazen eskaileretako lanak. Hain zuzen, alkorke guztiak berriz bete dituzte, eserlekuak konpondu eta pintatu, plaza guztiko sareta eraberritu eta azkenik, Malkorbera doazen eskaileren zorua aldatu dute. Horretarako 73.710,70 euro bideratu dituzte 2023ko aurrekontuetatik.
Erankudeak azaldu duenez, "denbora guzti honetan oinarrizko mantentze lanak bakarrik" egin dituzte eremu horretan, "inolako esku hartze berezirik" gabe. Horregatik, "denboraren poderioz sortutako beharrak asetzeko" egin dituzte lanak.