'Hechizo & Duende' dantza ikuskizuna izango da gaur iluntzean Balentziaga Museoan

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 12a

'Hechizo & Duende' ikuskizuneko hiru protagonistak.

Federico Garcia Lorcaren alderdi musikalaren inguruko musika eta dantza ikuskizuna da, eta hiru lagun izango dira oholtza gainean: Ivan Vargas dantzaria eta Dúo Cassadó taldeko Damian Martinez biolontxeloarekin, etea Marta Moll, pianoarekin.

Dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek gaur iluntzean Cristobal Balentziaga Museoan. Izan ere, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Hechizo & Duende izeneko ikuskizuna eskainiko dute Ivan Vargas dantzariak eta Dúo Cassadó taldeak.

Federico Garcia Lorcaren alderdi musikalaren inguruan musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna dela azaldu dute antolatzaileek, "Garcia Lorca duela 125 urte jaio zela ospatzeko". Ivan Vargas "nazioarteko dantzari ospetsuak" flamenkoa dantzatuko du, eta Dúo Cassadó taldekoek jarriko dute musika: Damian Martinezek biolontxeloa joko du, eta Marta Mollek, berriz, pianoa.

Saioa 20:30ean hasiko da, eta sarrerak hamalau eurotan daude salgai, eta hemen eskura daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide