Salbatore jaietako ekitaldi kutunenetakoa izan zen atzoko egunez. Gorputzak mugitzeko unea iritsi zitzaien herritarrei konpartsarekin. Normalean, bi urtez behin egiten dute dantza ikuskizuna, baina oraingoan, lau urte itxaron behar izan dituzte getariarrek pandemia tarteko.
Gogorik ez zen falta izan atzokoan. Izan ere, herritar andana gerturatu zen herrira konpartsa ikusteko asmoz. Parte-hartzaile kopuruak ere hori horrela dela azaltzen du: 168 herritarrek parte hartu zuten egitasmoan, sekula baino gehiagok.
23:00etan hasi zen Afrika gai zuen ikuskizuna moilan, jendetzaren aurrean. Saio osoa eskaini zuten han dantzariek, eta gero, kalejiran igo ziren Kale Nagusian gora. Frontoira iristean, berriz eskaini zuten saioa osorik parte hartzaileek.
Hona hemen konpartsaren bideoa: