Haritz Alberdi alkateak aurreskua eskaini dio Getariako herriari

Maria Maya Manterola 2023ko abuztuaren 6a

Salbatore Deunaren Egunez, alkateak dantzan agurtu ditu herritarrak Gudarien Enparantzan. Arratsaldean bakarrizketa saioa izango da txosnetan, besteak beste.

Urtero bezala, Getariako alkateak aurreskua eskaini dio herriari Salbatore Deunaren Egunez. Haritz Alberdi 12:30etarako agertu da udaletxearen pareko Gudarien Enparantzan, eta txistuz eta danbolinez lagunduta egin du dantza herritarren aurrean. 

Aurrez mezan elkartu da herritar andana, eta ondoren, Musika Bandaren kontzertuaz gozatu ahal izan dute Harritartera bertaratutakoek. Arratsaldean eta datozen egunetan ere jarduera ugari izango da Getarian:

  • 17:30. Eskuz Binakako XXV. Salbatore Pilota Txapelketaren finalak, frontoian.
  • 18:00. Katapuntxispun festa Kiki, Koko eta Moko pailazoekin, plazan.
  • 18:30. Bakarrizketa saio, txosnetan, Nerea Arriola, Maria Blanco, Iker Plazaola eta Julen Portillorekin.
  • 19:30. Che America ikuskizun musikala Iónico taldearekin, Artzapen.
  • 20:00. Xanta DJa, txosnagunean.
  • 23:00. Getariako konpartsaren emanaldia: Afrikako koloreak. Moilan aurrena, eta gero, frontoian.
  • Ondoren. Esther Sound Sister DJa, plazan.
  • 01:00. Xaukena Xauk eta Javi Hidalgo DJak txosnagunean.

Abuztuak 7, astelehena, Jan Festa

 
  • 09:30. Gazte Alaiak txistularien diana.
  • 11:00. IX. Patata Tortilla Txapelketa, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat.
  • 12:00. Hegaluzea parrillan eta sagardoa txotxean, frontoian.
  • 13:30. Bertsolariak balkoitik: Eli Pagola eta Aner Peritz.
  • Eguerdian. Txikiteo animatua.
  • 17:30. Gure Txeruko haurren danborrada.
  • 18:00-21:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
  • 19:00. Kuadrillen arteko sokatira lehiaketa, txosnagunean.
  • 19:00-22:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
  • Jarraian. Elektrotxorongo elektrotxaranga, txosnagunetik abiatuta.
  • 23:00. La Basu eta Xiberootsen kontzertuak, frontoian.
  • Jarraian. DJ Bull, txosnagunean.

Abuztuak 8, asteartea, Umeen Eguna

 
  • 11:00-13:30 eta 16:00-18:30. Haurrentzako ur parkea, frontoian, plazan eta Berdura plazan.
  • 19:00. Buruhandiak kalez kale.
  • 19:00. Ustekabe txaranga, kalez kale, plazatik abiatuta.
  • 21:30. Herritarren batukada.
  • 22:30. Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Erromeria Laiotz taldearekin, plazan.
  • 00:00. Bandera jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren. Laiotz musika taldearekin dantzaldia, plazan.
  • 00:00. Mozorro gaua eta Mojito’s Night, txosnagunean. Gaia, marrazki bizidunak. 
  • 00:30. Andoni Ollokiegi eta DJ Maixa eta Malakias, txosnagunean.
  • Jarraian. Karaokea, txosnagunean. Ondoren, jaiei amaiera emateko, apar festa toki berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide