Giro ederrean ospatzen ari dira Salbatoreetako Kuadrilla Eguna

Maria Maya Manterola 2023ko abuztuaren 5a

Getariar ugari izan da goizean zehar frontoian ezarritako postuetan marmitakoa prestatzen. Arratsaldean jakingo dute nork egin duen eltzekadarik onena. Bazkari herrikoian elkartu dira orain.

Atzo hasi zituzten Salbatore jaiak Getarian. Gazteen Eguna ospatu ondotik, Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira gaurkoan, blusa koloretsuak soinean. Eguraldia lagun, getariar ugarik parte hartu dute marmitako txapelketan. 

Frontoian ezarri dituzte postuak lehiaketarako, suekin, eltzeekin eta bestelako sukaldeko tresnekin batera. Taldetan banatuta, marmitakoa prestatu du nork bere erara, eta 13:30erako Berdura plazara eraman dute prestatutakoa, epaimahaiak banaka dastatu eta irabazlea ebazteko. 

Harritarten dira orain, kuadrilla arteko herri bazkarian. 17:30ak arte itxaron beharko dute, ordea, orduan jakinaraziko baitute marmitako txapelketako talde irabazlea. 

Arratsaldetik aurrera eta datozen egunetan jarduera ugari izango da Getarian: 

  • 17:30. Marmitako Txapelketaren sari banaketa.
  • 17:30. Disko Arima, plazan, gaztetxoentzat.
  • 18:30. Kaixpar DJa, Katrapuna plazan.
  • 19:00-22:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
  • 19:30. Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 22:30. Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
  • 22:30. Txosnagunean kontzertuak: Muga Zero, Ithaka eta Rodeo.
  • 23:00. Soinuz Blai erromeria taldea, plazan.
  • 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa. Herriko eragileek igoko dute ikurrina, herriko abesbatzak eta musika bandak lagunduta.
  • Jarraian. Soinuz Blai taldea, plazan.

Abuztuak 6, igandea, Salbatore Eguna

 
  • 09:30. Diana, Getariako Musika Bandarekin.
  • 11:00. Meza Nagusia, Getariako Salbatore Abesbatzak abestuta.
  • 12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
  • 12:45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.
  • 17:30. Eskuz Binakako XXV. Salbatore Pilota Txapelketaren finalak, frontoian.
  • 18:00. Katapuntxispun festa Kiki, Koko eta Moko pailazoekin, plazan.
  • 18:30. Bakarrizketa saio, txosnetan, Nerea Arriola, Maria Blanco, Iker Plazaola eta Julen Portillorekin.
  • 19:30. Che America ikuskizun musikala Iónico taldearekin, Artzapen.
  • 20:00. Xanta DJa, txosnagunean.
  • 23:00. Getariako konpartsaren emanaldia: Afrikako koloreak. Moilan aurrena, eta gero, frontoian.
  • Ondoren. Esther Sound Sister DJa, plazan.
  • 01:00. Xaukena Xauk eta Javi Hidalgo DJak txosnagunean.

Abuztuak 7, astelehena, Jan Festa

 
  • 09:30. Gazte Alaiak txistularien diana.
  • 11:00. IX. Patata Tortilla Txapelketa, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat.
  • 12:00. Hegaluzea parrillan eta sagardoa txotxean, frontoian.
  • 13:30. Bertsolariak balkoitik: Eli Pagola eta Aner Peritz.
  • Eguerdian. Txikiteo animatua.
  • 17:30. Gure Txeruko haurren danborrada.
  • 18:00-21:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
  • 19:00. Kuadrillen arteko sokatira lehiaketa, txosnagunean.
  • 19:00-22:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
  • Jarraian. Elektrotxorongo elektrotxaranga, txosnagunetik abiatuta.
  • 23:00. La Basu eta Xiberootsen kontzertuak, frontoian.
  • Jarraian. DJ Bull, txosnagunean.

Abuztuak 8, asteartea, Umeen Eguna

 
  • 11:00-13:30 eta 16:00-18:30. Haurrentzako ur parkea, frontoian, plazan eta Berdura plazan.
  • 19:00. Buruhandiak kalez kale.
  • 19:00. Ustekabe txaranga, kalez kale, plazatik abiatuta.
  • 21:30. Herritarren batukada.
  • 22:30. Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Erromeria Laiotz taldearekin, plazan.
  • 00:00. Bandera jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren. Laiotz musika taldearekin dantzaldia, plazan.
  • 00:00. Mozorro gaua eta Mojito’s Night, txosnagunean. Gaia, marrazki bizidunak. 
  • 00:30. Andoni Ollokiegi eta DJ Maixa eta Malakias, txosnagunean.
  • Jarraian. Karaokea, txosnagunean. Ondoren, jaiei amaiera emateko, apar festa toki berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide