Abuztuak 4 ditu gaur, eta 11:30ean lehertu da festa Getarian, salbatoreetako Gazteen Egunarekin. Txikienek buruhandi eta erraldoiekin hartu dute gozatua, eta gainerakoek paella lehiaketan eta herri bazkarian parte hartuz.
Asteartera bitarte, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute adin guztietako herritarrek. Salbatore jaiez hainbat xehetasun eman dizkiete hedabide honi Haritz Alberdi alkateak eta Itsaso Legorburu festa batzordeko kideak.
Egitaraua:
Gaur, ostirala, Gazteen Eguna
- 11:00. Paella lehiaketaren hasiera, txosnagunean.
- 11:30. Haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik. Jarraian, Getariako buruhandiak eta Zarauzko erraldoi txikiak, Gazte Alaiak txistulariekin.
- 12:00. Txupinazoa eta txosnaguneko irekiera, herriko bertsolariekin.
- 14:30. Gazteen herri bazkaria, Harritarten.
- Ondoren. Txosnagunetik abiatuta, kuadrillen arteko jokoak, kalez kale, Heriotzaren Karrotxarangarekin. Tartean, II. Kaña Karrera.
- 19:30. Kukaña. Jarraian, handik abiatuta, Hamarru Elektrotxaranga.
- 19:30. Elkarretaratxea Etxera bidea gertu, oztoporik ez! lelopean. Ondoren, brindisa eta trikitilariak eta panderojoleak.
- 21:00-00:00. Gau Irekia Cristobal Balentziaga Museoan. Erakusketak gauez ikusteko aukera, Paul San Martin pianojoleak eta Makala DJak zuzeneko musika eskaini bitartean. Doan. Taberna eta denda zerbitzua.
- 22:00. Puro Relajo, frontoian.
- 23:00. Kontzertuak: Intzak Hik!, Skarregekasko, Gozo-gozo taldeak eta Tintz DJa, txosnagunean. Txosnak ixtean, txokolate beroa.
Bihar, larunbata, Kuadrilla Eguna
- 07:00. Gaupaseroen argazkia, Malkorben. Jarraian, Hamarru Elektrotxaranga 2.0, handik abiatuta.
- 10:00. Kuadrillen arteko XXV. Marmitako Txapelketa.
- 12:00. Kaiña-Bi trikifarra.
- 13:30. Marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
- 14:30. Harritarten, kuadrillen arteko herri bazkaria. Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
- 17:30. Marmitako Txapelketaren sari banaketa.
- 17:30. Disko Arima, plazan, gaztetxoentzat.
- 18:30. Kaixpar DJa, Katrapuna plazan.
- 19:00-22:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
- 19:30. Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
- 22:30. Txosnagunean kontzertuak: Muga Zero, Ithaka eta Rodeo.
- 23:00. Soinuz Blai erromeria taldea, plazan.
- 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa. Herriko eragileek igoko dute ikurrina, herriko abesbatzak eta musika bandak lagunduta.
- Jarraian. Soinuz Blai taldea, plazan.
Abuztuak 6, igandea, Salbatore Eguna
- 09:30. Diana, Getariako Musika Bandarekin.
- 11:00. Meza Nagusia, Getariako Salbatore Abesbatzak abestuta.
- 12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
- 12:45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.
- 17:30. Eskuz Binakako XXV. Salbatore Pilota Txapelketaren finalak, frontoian.
- 18:00. Katapuntxispun festa Kiki, Koko eta Moko pailazoekin, plazan.
- 18:30. Bakarrizketa saio, txosnetan, Nerea Arriola, Maria Blanco, Iker Plazaola eta Julen Portillorekin.
- 19:30. Che America ikuskizun musikala Iónico taldearekin, Artzapen.
- 20:00. Xanta DJa, txosnagunean.
- 23:00. Getariako konpartsaren emanaldia: Afrikako koloreak. Moilan aurrena, eta gero, frontoian.
- Ondoren. Esther Sound Sister DJa, plazan.
- 01:00. Xaukena Xauk eta Javi Hidalgo DJak txosnagunean.
Abuztuak 7, astelehena, Jan Festa
- 09:30. Gazte Alaiak txistularien diana.
- 11:00. IX. Patata Tortilla Txapelketa, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat.
- 12:00. Hegaluzea parrillan eta sagardoa txotxean, frontoian.
- 13:30. Bertsolariak balkoitik: Eli Pagola eta Aner Peritz.
- Eguerdian. Txikiteo animatua.
- 17:30. Gure Txeruko haurren danborrada.
- 18:00-21:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
- 19:00. Kuadrillen arteko sokatira lehiaketa, txosnagunean.
- 19:00-22:00. Indarkeria sexistaren aurkako informazio gunea, Harritarten.
- Jarraian. Elektrotxorongo elektrotxaranga, txosnagunetik abiatuta.
- 23:00. La Basu eta Xiberootsen kontzertuak, frontoian.
- Jarraian. DJ Bull, txosnagunean.
Abuztuak 8, asteartea, Umeen Eguna
- 11:00-13:30 eta 16:00-18:30. Haurrentzako ur parkea, frontoian, plazan eta Berdura plazan.
- 19:00. Buruhandiak kalez kale.
- 19:00. Ustekabe txaranga, kalez kale, plazatik abiatuta.
- 21:30. Herritarren batukada.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
- 23:00. Erromeria Laiotz taldearekin, plazan.
- 00:00. Bandera jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
- Ondoren. Laiotz musika taldearekin dantzaldia, plazan.
- 00:00. Mozorro gaua eta Mojito’s Night, txosnagunean. Gaia, marrazki bizidunak.
- 00:30. Andoni Ollokiegi eta DJ Maixa eta Malakias, txosnagunean.
- Jarraian. Karaokea, txosnagunean. Ondoren, jaiei amaiera emateko, apar festa toki berean.