11:30. Haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik. Jarraian, Getariako buruhandiak eta Zarauzko erraldoi txikiak, Gazte Alaiak txistulariekin.
12:00. Txupinazoa eta txosnaguneko irekiera, herriko bertsolariekin.
14:30. Gazteen herri bazkaria, Harritarten.
Ondoren. Txosnagunetik abiatuta, kuadrillen arteko jokoak, kalez kale, Heriotzaren Karrotxarangarekin. Tartean, II. Kaña Karrera.
19:30. Kukaña. Jarraian, handik abiatuta, Hamarru Elektrotxaranga.
19:30. Elkarretaratxea Etxera bidea gertu, oztoporik ez! lelopean. Ondoren, brindisa eta trikitilariak eta panderojoleak.
21:00-00:00. Gau Irekia Cristobal Balentziaga Museoan. Erakusketak gauez ikusteko aukera, Paul San Martin pianojoleak eta Makala DJak zuzeneko musika eskaini bitartean. Doan. Taberna eta denda zerbitzua.
22:00. Puro Relajo, frontoian.
23:00. Kontzertuak: Intzak Hik!, Skarregekasko, Gozo-gozo taldeak eta Tintz DJa, txosnagunean. Txosnak ixtean, txokolate beroa.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide