Salbatore jaien bueltan, atzo, igandearekin, jokatu zen VI. Emakumezkoen Eskuz Binakako Salbatore txapelketako finala. 18:30ean puntuan hasi zen partida, eta herritar dezente gerturatu ziren lehen mailako partida ikustera.
Zelaia eta Insaustik osatutako bikoteak lortu zuen garaipena azkenean, nahiko tartea aterata gainera. Hain justu ere, 22-11 nagusitu zen bikotea, Beltran de Guevara eta Lopez de Okarizen aurka jokatutako partidan.
Beste partida ostegunean
Hilaren 3an, ostegunarekin, jokatuko da Emakumezkoen Eskuz Binakako kategoriko beste finala. 18:30ean jarri dute hitzordua. Orduan arituko dira norgehiagokan Zabaleta eta Galeano (gorriz) eta Anitua eta Uriarte (urdinez)
Argazkiak: Artzape