Hurrengo ostiralean hasiko dira salbatoreak Getarian, abuztuaren 4an, zehazki. Batzuk, ordea, festa giroan murgiltzen hasi dira dagoeneko. Izan ere, Urritza aisialdi elkarteak eta Getariako Udalak antolatuta, II. Herri Ginkana egiten ari dira gaur herrian. Goizean goiz hasi dira, eta jarduera ugari egingo dituzte eguerdira bitartean, besteak beste, hondartzako eskubaloia edo futbola.
Datozen egunetan ere ez da jarduerarik faltako Getarian. Bihar, igandearekin, esaterako, eskuz binakako emakumezkoen VI. Elkano Saria jokatuko da.