Gazteen arteko IX. Patata Tortilla Txapelketa egingo dute abuztuaren 7an

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 26a

2019ko patata tortilla lehiaketa.

14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bertan, eta binaka izango da txapelketa. 11:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek 12:30erako bukatu beharko dituzte beraien tortillak. Izena emateko azken eguna uztailaren 28a izango da, Turismo Bulegoan. 

Beste urte batez, gazteen arteko tortilla patata lehiaketa egingo dute abuztuaren 7an Getarian. Salbatore jaien egitarauaren barruan kokatutako ekintza da, eta IX. edizioa izango da aurtengoa. 

14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bertan, eta binaka izango da txapelketa. 11:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek 12:30erako bukatu beharko dituzte beraien tortillak. Bikote bakoitzak zartagina, labana, sardexka, eta osagaiak nahasteko nahiz buelta emateko edozein ontzi etxetik eraman beharko ditu. Aldiz, antolatzaileek lauzpabost patata, 8 arrautza, olioa, gatza eta sua eskainiko dizkiete parte hartzaileei. 

Epaimahaiak kontutan hartuko ditu hurrengo puntuak: tortillaren itxura, tortillaren zaporea eta sukaldarien jantzien originaltasuna. Izena emateko azken eguna uztailaren 28a izango da Turismo Bulegoan, eta antolatzaileen gomendatu dute lehiaketara praka luzeak jantzita joatea, "min ez hartzeko". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide