Aste gutxi batzuk bakarrik geratzen dira Getaria Salbatore jaietan murgiltzeko, eta dagoeneko ireki dute marmitako txapelketan izena emateko epea.
Abuztuaren 5ean, larunbatarekin, izango da XXV. Marmitako Txapelketa. Gehienez ere 38 bikotek har dezakete parte, eta beraz, uztailaren 24ra arte izango da aukera inskripzioa egiteko. Bi egun beranduago, berriz, zozketa egingo dute izena eman dutenen artean. Udaletxean eman beharko da izena.
Zozketa egin eta hurrengo egunetan, berriz, lehiaketan parte hartuko dutenek ahalik eta zehatzen baieztatu beharko dute zenbat pertsona izango diren bazkaltzen. Joan den urteko lehiaketako saridunek zuzenean izango dute parte hartzeko aukera lehiaketan, zozketan sartu gabe.
Halaber, taldeak bi sukaldariz osatuta egongo dira, eta bietako batek getariarra izan beharko du.